Arrasatearrengana hurbildu da Irabaziko alkategai Juan Luis Merino

P1110891_content

Arrasateko Irabazi koalizioaren zerrendaburu Juan Luis Merinok ekitaldia egin zuen atzo arratsaldean. Kalera irten zen herritarrei bere programa jakinarazteko. Esku-orriak banatu zituzten Irabazikoek, mural parte-hartzailea ipini zuten eta musika emanaldia ere egin zuen Uruguaiko kantautore batek.

Irabazi koalizioaren Arrasateko alkategai eta Deba-Urola barrutiko zerrendaburu Juan Luis Merinok San Andres auzoa aukeratu zuen bere burua arrasatearrei aurkezteko eta bere lehentasunak jakinarazteko. Merinoren esanetan, Etxe-kaleratzeak saihestea, udalean gardentasun handiagoa egotea eta jardun politikoan etikaz jokatzea dira lehentasunak; eta bereziki, langabezia konpontzea.

Iturri: http://goiena.eus/arrasate/1431611232150

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>