“Askotariko pertsonez osatutako zerrenda” aurkeztu du Bergarako Irabazik

bergaralista_content

Irabazi-Ganemos bultzatu duten taldeetako ordezkariak daude Aiert Lizarralde buru duen zerrendan (Ezker Anitza-IU, Equo eta Alternativa Republicana alderdietakoak), baita Ahal Dugu-Podemosen izena emandakoak eta pertsona independenteak ere, eta horiekin guztiekin “zerrenda plurala” osatu dutela azaldu dute ekimenetik. 

Udal hauteskundeetan emaitza “bikainak” lortzea dute helburu, bergararren arazoen konponbidean eragin ahal izateko, “gardentasunetik, parte-hartzetik eta justizia sozialetik, politikagintzako etikaz eta ingurune naturalaz ahaztu gabe”. Zerrendatu dituzten konpromisoen artean daude: sektore ahulenei laguntza berezia ematea, aberastasuna banatzea, etxe-gabetzeen gelditzea, zero zabor lortzeko bidea egitea, berdintasun politikak bultzatzea eta kultura, kirol eta euskarara sarbidea ziurtatzea.

Zerrenda

Bergarako alkategaia Aiert Lizarralde da, 40 urte eta bi ume ditu eta siderometalurgia sektorean egiten du lan. EQUOko kidea da. Bere atzetik doaz zerrendan, orden honetan: Antonia Galiot, Jose Mari Sasieta, Isabel Sanz, Juan Manuel Garcia eta Mamen Muela.
Ekimena osatzen duten alderdien artetik, soilik Ezker Anitza-IUk izan du zinegotzi bat Bergarako Udalean: Andres Diez Timofeva, 2004-2007 agintaldian.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>