Ekimenaren oinarri programatikoak

IRABAZI-Ganemos Euskadi” ekimenaren oinarri programatikoak

Gure bizitza, modu askeago eta berdintasun gehiagorekin, duintasunez garatu dezakegun gizarte bat nahi dugu. Hala ere azken urteetan, sufrimendua eta bidegabekeria soziala areagotzen dituzten politikak pairatzen ari gara, eta hau, aldaketa gutxi batzuekin, gehiengoak diren alderdi politikoek zuzentzen dituzten erakundeetan gertatzen ari da.

Azpian sinatzen dugun erakundeok giza eta ingurune justiziaren eskutik alternatibak badaudela sinisten dugu, etorkizuna beste era batean eraiki daitekeela hain zuzen ere. Horregatik, ahal diren udal eta lurralde guztietan, hurrengo puntuetan oinarritutako alternatiba eraldatzaileak sustatzeko konpromisoa hartzen dugu:

- Nagusikeriaren aurrean, gardentasuna eta herritarren partaidetza. Lanpostu eta soldata, aurrekontuen betearazte, diru-laguntzen hartzaile eta kontratu publikoen esleipen eta aldaketen gaineko informazioak, publikoak eta zehatzak. Zorrak, bikoiztasunak, alferrikako gastuak eta pribilegioak ikuskatzea. Aurrekontu partizipatiboak, herritarren partaidetza-kontseiluak eta gai garrantzitsuak erabakitzeko herri-galdeketa lotesleak. Soldata publiko xumeak, gizarteko bataz besteko soldaten hobekuntzari lotuta. Kode etikoa ordezkaritza publikoetan jarduten diren pertsonentzako.

- Lana banatzea, langabezia eta ezegonkortasunaren aurrean, lanaldiaren murrizketa orokorra bultzatuz. Zainketa lanak, berdintasunez banatzea.

- Aberastasuna hedatzea zerga-erreforma baten bidez, gaurko zerga-sisteman lan ahaleginen errentekin konparatuta, kapitalaren errentak dituzten abantailak mozteko. Iruzur fiskalaren aurkako borroka aktiboa. Ekonomia sozialaren sareak eta guztion onuraren ekonomia bultzatzea (banku etikoak, bidezko merkataritza, gizarteratze-kooperatibak…).

- Giza-eskubideak garatu, zerbitzu eta prestazio duinen bitartez, pobreziari, bazterketari eta menpekotasunari aurre egiteko modukoak, eta lan- eta familia-bizitzak bateratzea ahalbidetzen dutenak. Zerbitzu publiko unibertsalak babestu, bazterketarik gabekoak, irabazi asmorik gabeko kudeaketa eraginkorraren bidez, itxarote-zerrendak eta ko-ordainketa saihestuz. Tokian tokiko esku-hartze komunitarioen bitartez, udalgintzaren aldeko apustua egin.

- Hiri- eta energia-eredu berri bat sustatzea, klima aldaketa eta gaurko krisialdi energetikoa gainditu ahal izateko. Ibilgailu pribatuan oinarritutako garraio-sistema jasanezinari aurre egiteko, oinezkoei, bizikletari, trenari eta autobusei lehentasuna eman. Hiri eta herri hurbilak, osasuntsuak eta bizitzeko egokiak garatu. Lurralde antolamendu sostengarri eta partizipatiboa, natura eta nekazal-ingurunea babesteko modukoa, eta behar ez ditugun azpiegituren eraikuntza geldiarazteko gauza.

- Espekulazio eta eraikuntza-burbuilaren aurrean, hutsik dauden etxeak zergapetu eta etxegabetzeak gelditu. Etxebizitza-parkea birgaitu, hesi arkitektonikoak kentzeko, energia-kontsumoa murrizteko eta energia berriztagarriak bultzatzeko. Etxebizitza publikoaren alokairua sustatu, diru-sarreren %30ez azpiko errentak ordainduz.

- Zero zabor helbururantz joatea, hiri hondakinak gutxituz, berrerabiliz eta birziklatuz, jatorrian gaikako bilketaren bitartez eta materia organikoaren konpostaia bultzatuz. Zabortegiak apurka ixten joatea eta errausketaren aukerari beti uko egitea.

- Energia elektriko publikoa herriz herri sustatzea, iturri energetiko berriztagarrietan oinarrituta. Instalazio koskorretan sorturiko etxeko autokontsumoa bultzatu.

- Berdintasun erreala eraginkorraren aldeko politikak bultzatzea, eta indarkeria matxistaren aurkako politikak sendotzea era integral batean. Homofobia eta transfobiaren aurkako politikak sustatzea.

- Xenofobiaren aurka borrokatzen duen gizarte interkulturala eta barneratzailea sustatzea.

- Gazteentzako politika zehatzak lantzea lan munduan, etxebizitzan, hezkuntzan, aisialdian eta partaidetzan. Udal eta Foru planak bultzatzea bertoko gazteak lan-esparruan sartzeko eta emigratuak itzularazteko.

- Herritarren kultura eta kirolerako sarbidea eskubide bezala aintzakotzat hartzea. Homogeneizazio merkantilista edo identitarioaren aurrean, aniztasun kulturala eta sormen askerako aukerak bultzatzea. Dohainiko kirol instalazio publiko eta irekiei lehentasuna ematea. Kirol profesionalari diru publikorik ez ematea.

- Euskara sustatzea, dohainiko ikaskuntzan oinarritutako hedapen planen bidez, horretarako guneak handituz edota perfil linguistikoetan ehunekoak tokiko errealitate soziolinguistikora egokituz, neurri inklusiboen aldeko apustua eginez.

- Animaliekiko errespetuaren alde lan egitea. Zezenketei eta animaliekiko tratu txarrak eragiten duten ikuskizunei finantziazio publikoa kentzea.

- Bortizkeriari zilegitasuna kentzen dion memoria demokratiko eta giza eskubideen errespetuan oinarrituriko etika eta elkarbizitza lantzea, herri eta hiri guztietan. Tokiko babesa ematea, bai Memoria Historikoaren Legearen garapenera, bai Glencree eta Nanclaresen landutako esperientzia konpontzaile bezalako herri-ekimenei.

- Pobrezia eta berdintasun ezaren kontrako nazioarteko elkartasuna, garapenaren kooperaziorako %1a helbideratuz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>