Etxegabetzeei buruzko hitzaldiarekin hasi du kanpaina Irabazik

300

Juan Luis Merino koalizioko alkategaiak, taldeak etxegabetzeen inguruan dituen proposamenak bota ditu saioan. Irabazik etxegabetzeen arloan lan egiten duten mugimenduek onartutako dekalogoa bere gain hartzen du. Arrasateko etxegabetzeen datuak ere eman dituzte.

Gaur arratsaldez Kulturateko Loramendi aretoan etxegabetzeen inguruan eman duen hitzaldiarekin hasi du kanpaina Irabazi-Ganar Arrasatek. Bertan, ezkerreko koalizioak Arrasaten aurkeztuko duen alkategaiak, Juan Luis Merinok; eta etxegabetzeen alorrean lan egiten duen Begoña Barrutia abokatuak hartu dute parte.

Bere hitzaldian, Irabazik hauteskundeak irabaziz gero hartuko lituzken erabakiei buruz hitz egin du Merinok. Berak azaldu duenez, lehenengo erabakia Arrasate etxegabetzerik gabeko udalerri izendatzea izango litzateke; eta honen ostean, Euskal Herriko etxegabetzeen kontrako mugimenduak onartutako dekalogoan azaltzen diren neurriak hartuko lituzkete. Horrela, alokairu sozialeko etxebizitza parkea eratzea, alokabideko etxebizitzen alokairua bizitza unitatearen dirusarreren %30ean jartzea, diru laguntza sozialen areagotzea, pobrezia energetikoari aurre egitea, bankuei jarrera etikoa izan dezatela eskatzea eta Kutxabanken pribatizazioa gelditzea proposatu dute.

Honez gain, Juan Luis Merinok etxegabetzeek Debagoienean izan duten eraginaz hitz egin, eta beraien inguruko zenbait datu ere eman ditu. Denera 20 kasu martxan daudela esan du berak, eta datu zehatzik eman ez duen arren, beraietako asko Arrasaten direla aipatu du. Horrela, etxegabetze prozesu hauetako bi alokabiderekin, beste bi alokairu pribatuarekin, bat Bankinterrekin, bi Laboral Kutxarekin, bat Caja Ruralekin, zortzi Kutxabankekin, hiru Caixarekin, bat Santanderrekin eta beste bat mailegu-emaile pribatu batekin direla esan du Irabaziren zerrendaburuak.

 

Berria: http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=7533654&menuId=7053418&onlypath=true

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>