Greziakoa “demokrazia eta duintasun lezio itzela” dela dio Irabazi-Arrasatek

Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteen koalizioak ohar bidez zoriondu egin du “greziar herria”, domekako erreferendumean Europa osoari erakutsitakoagatik. “Ezezko borobila”, adierazi dutenez, “Europar Batasunak eta botere ekonomikoak ezarri nahi dituen murrizketen” aurkako “garaipena” izan da, “xantaiari eta Troikaren mehatxuei” aurre eginez, eta hori dela “jarraitu beharreko bidea”.

“Austeritatearen zigorra pairatzen” dabiltzan “herri guztiek jarraitu beharreko bidea erakutsi du Greziak” Irabazikoen esanetan eta galdeketaren emaitza “arnasa” izan dela “pobrezian murgiltzen” dabilen krisialdiko Europan, zeinetan, azaltzen dutenez, zorraren ordainketa lehenesten ari zaion zerbitzu sozialei eta pertsonen erreskateari. Hala, “bizi-baldintzen hobekuntza baterantz barik, gizarte injustu, dual, antidemokratiko eta zapaltzaile” batera eramaten ditu herritarrak, koalizioaren aburuz. “Ilusioa” eta “aldaketa” aipatzen dituzte oharrean, “demokraziaren ospakizuna” berbak baita ere; europar eraikuntzaren norabidean , “pertsonen, justizia sozialaren, bakearen eta ingurumenaren babesaren zerbitzura” doan bidean.

Itruri: http://goiena.eus/arrasate/1436279978963

Etiquetas:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>