Hondakinak, errepideak, enplegua eta zergak, ahaldun nagusigaien ahotan

Hautes-Mahaingurua-ONA_content

Hasi da Udaletako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetako kanpaina. EH Bildu, EAJ, PSE-EE, Irabazi eta UPD alderdietako hautagaiak mahai-inguruan jarri ditu GOIENAk. Alderdi guztiak zeuden gonbidatuta, baina bostek eman diote baietza. Arrazoi ezberdinak tarteko, eztabaidara ez dira batu PP, Ahal Dugu eta Herritarrak alderdietako ordezkariak. Gaur, egubakoitza, GOIENAk egindako mahai-ingurua emitituko da 22:00etan Goiena telebistan, 22:00etan.

Hona hemen, hautagaiek esandako batzuk:

Xabier Olano, EH Bildu

“2011n %20 birziklatzen zen Gipuzkoan, eta oraingo legealdian %50era aurreratu da. Zabortegi toxikoak ixten joatea ahalbidetu du horrek. Beste eredua Bizkaian ikusten ari garena da. Birziklatze maila askoz baxuagoa da, errauskailua 10 urtez dago martxan, zabortegiak ez dira itxi eta lehen daudenen iraupena luzatu egin da. Europak esan du Gipuzkoako eredua jarraitu behar dela”.

Markel Olano, EAJ

“Industria da gure bihotza eta aldeko politikak behar ditu. Gipuzkoa eta bailarahau industrialak dira eta bi bertute ditu industriak: krisi finantzario eta immobiliarioari aurre egiteko ahalmena eskaini digu, eta langabezia txikiagoa izan dugu. Enplegu industrialak kalitate hobea du, soldata aldetik eta iraunkortasun aldetik. Industriaren aldeko politika aktiboak behar dira. Behin eta berriro eskatu diogu foru gobernuari plangintzak egitea, eta ez du kezka adierazi”.

Denis Itxaso, PSE-EE

“Lurralde inteligenteek bezala erabili behar ditugu ordainsariak. Erabiltzaileek ez badute ordaintzen denok ordaindu beharko dugu. Bestetik, tarifa lau hori ez dago gaizki baina auto pribatua sustatzeko erabili da, eta garraio publikoan ez dago tarifa laurik. Eta zergatik tematzen gara XX. mendeko ikuspegiarekin? Lurralde inteligenteek erabiltzen dituzte bidesariak modu inteligenteagoan: zenbat eta beteago egon errepidea orduan eta garestiagoa izan behar da. Horrek baliatzen du trafikoa kudeatzea”.

Ubaldo Ortiz

“Langabeziari aurre egiteko, inbertsio publikoak behar dira. Gaur egun egiten den politikaren alderantzizkoa egin beharko litzateke, hau da, inbertsio publikoa egin, eta batez ere inbertsio zuzenak baldintza batzuekin: lan baldintza duinak bermatzea diru publikoa sartzen den arloetan, lan banaketa bultzatu, 35 orduko astea eta genero berdintasuna. Diputazioak zerbitzu publikoen kudeaketa zuzenaren aldeko apustua egin behar du, ez azpikontratazioa; eta Kutxabank-ek izaera publikoa izan behar du”.

Manu Agirre, UPD

“Jendeak gerrikoa estutua dauka eta behi honek ez du esne gehiago. Beharrezko ez den gauza asko dago. Gipuzkoan 88 udal dauzkagu eta Danimarkan, 98 dituzte. Europa guztian administrazioa arindu egin dute eta zuek nahi duzue udal berriak egin; horrek zerga gehiago ekarriko ditu”.

Iturri: http://goiena.eus/debagoiena/1431066778656

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>