Irabazi Arrasate: “Onartezina da alkateak %44 igotzea bere soldata”

Irabazi-Arrasate koalizioak alkateak soldata igo izana “onartezina” dela uste du: “Onartezina da alkateak soldata %44 igo izana. Ez da inongo irizpide etikora egokitzen eta ez du inongo duintasun politikorik erakusten. Are gutxiago, bizi dugun testuinguru ekonomikoan”, adierazi dute prentsa ohar bidez. Gaineratu dute ez dutela logiko ikusten politikariek eurek zehaztea soldatak: “Edozein enpresetan langileak bere soldata zehazten ez duen moduan”.

Irabazi-Arrasatek salatu du, aldi berean, Udal gobernuan ez dauden beste talde politikoetan liberaziorik ez proposatu izana: “Gobernuaren kontrolerako eta fiskalizaziorako garrantzitsua da oposizioaren lana eta uste dugu injustua dela ordainsaririk ez eskaini izana. Beste taldeen lana oztopatu gura dute, argi eta garbi”.

Era berean, Irabazi-Arrasate ez dago ados batzordeen eraketarekin eta banaketarekin: “Batzorde informatzaile batzuk amalgama baten itxura dute, adibidez Komertzioa, Turismoa, Teknologia Berriak eta Sustapen Ekonomikoa deritzon batzordeak. Eta beste batzuk, eurek bakarrik garrantzia handia dutenak gure ustez, desagertu egiten dira. Horien artean daude, gure iritziz, ingurumena eta berdintasuna. Gainera, kanpainan alderdi guztiok eskatzen genuen herritarren parte-hartzea eta gardentasuna, eta horregatik uste dugu beharrezkoa dela gai horiek lantzeko batzorde bat”.

Iturri: http://goiena.eus/arrasate/1437042696616

Etiquetas:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>