Irabazi Arrasatek etxegabetzeen inguruko hitzaldia egingo du ostiralean

Kartel desahucio arrasate

Modu honetan hasiera emango dio hauteskunde kanpainari. Juan Luis Merino alkategaiaz aparte, Begoña Barrutia Estatuko PAH erakundeko kideak hitz egingo du. Zita, ostiralean 19.00tan izango da Kulturateko Loramendi gelan.

Datorren hilaren 24ko hauteskundeetarako kanpaina datorren eguakotxean abiaraziko du Irabazi-Ganar Arrasate hautagaitzak. Asmo horretarako, etxegabetzeen inguruko hitzaldia egingo du plataformak Kulturaten. Desahucios una trampa desde la que podemos salir izenarekin, azken urte hauetan Euskal Herri zein estatuko arazo handienetako bihurtu den gaia jorratuko dute.

Hitzordua ostiralerako jarri dute, arratsaldeko 19.00tan Kulturateko Loramendi gelan. Bertan, Irabazi-Ganar Arrasatek datozen udal hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaburuak, Juan Luis Merinok, eta Begoña Barrutia estatuko PAH (Plataforma de Afectados por la Hipoteca) taldeko abokatuak hitz egingo dute. Saio honekin Irabazi-Ganar Arrasate hautagaitza buru-belarri sartuko da maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetara begira.

Iturri: http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=318710&menuId=7053418&onlypath=true

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>