IRABAZI Bizkaia Laidako hondartzan egiten ari diren lanen aurka dago

IRABAZI koalizioak Laidako hondartzan martxan ari diren lanen aurkako jarrera adierazi du gaur, Urdaibaiko estuarioaren ekosistemarengan duen eraginagatik, eta eskualdeko baliabide turistikoak arriskuan jartzen dutelako, batez ere Mundakako olatua.

Lanetara egin duen bisitan, IRABAZIko Busturialdean hautagaia den Aitor Urrestik esan du “Urdaibai babes bereziko gunea da, zaindu behar duguna. Laidan abiarazi direneko lanak ingurune honen eraldaketa garrantzitsua suposatzen du, ekosistema osoa arriskuan jarriz, bereziki itsadarraren muturrean, eta Mundakako olatuan eraginez”.

Aitor Urrestiren iritziz, “klima-aldaketak eragindako eguratsak gero eta ohikoagoak izango direnez, uste dugu inbertsio hau alferrikakoa izango dela, urtero honelako eragiketak egitera behartuz. Hau dela eta, abiarazi direneko lanak etentzea eskatzen dugu, lanak birplanteatuz”, azken finean “hondartza modu naturalean garatzea hobesten dugu”. Eta instituzioei eskatzen die “zain dezagun Mundakako olatua”, eskualdeko bizitzarako hain garrantzitsuak diren ekoturismoari eta surf-ari lotutako jarduera ekonomikoa mantzentzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>