Ordaindu elkarteko kideekin batzartu da Juan Luis Merino, Irabaziko alkategaia

image (1)

Krisiak kaltetutako bi kolektiboren ordezkariekin batzartu dira egunotan Arrasateko Irabaziko kideak. Langabezia zorian diren elbarrien talde batekin eta Ordaindu Elkarteko kideekin, hurrenez hurren. Ordezkaritza eskuratzen duten erakundeetan haien eskubideen alde egingo dutela lan agindu du Juan Luis Merino, Irabazi-Arrasateko alkategaiak.

Irabazi-Arrasaterentzat krisiak larrien jotako kolektiboa da “kaleratzeak atzeko atetik” eskaintzen ari zaizkien elbarriena, “kalte-ordain triste” baten trukean eta “lanpostu duin” bat atzera lortzeko zailtasunekin, “bazterkeria zorian” daudenak. Ordaindukoen kasuan, Irabazitik adierazi dute haien “problematika” ez dutela langileek eragin eta soluzio “bidezko eta adostua” bilatu behar dela alde guztien artean. Hala, Juan Luis Merino alkategaiak agindu du Irabazik ordezkaritza eskuratzen duen erakundeetan horixe aldarrikatuko dutela.

Halaber, batzarrekin jarraituta, Izquierda Unida alderdiko Cayo Lara, Koordinatzaile Federalarekin batzartu dira Merino eta Arantza Gonzalez, Batzar Nagusietarako Irabaziren zerrendaburua.

Iturri: http://goiena.eus/arrasate/1432043400734

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>