Xabier Villareal Irabazi-Ganar Ezkoriatza ekimeneko alkategaia da

XabierVIlarealONA_content

Zergatik politikan?

Herritarren egunerokoan kezka dezente ikusita, uste dut herritarren onerako hobekuntzak eskaini ditzazkedala. Batzar bidezko sistema eratu dugu herritarren proposamenak aurrera eramateko. Herritarren partaidetza behar beharrezkoa dela uste dut.

Lehen aldia da politikan?

Bai, baina beti izan dut politikarako har hori. Eskoriatzan zortzi urte daramatzat bizitzen eta ondo integratu naiz. Jendeak orokorrean animatu nau. Independente moduan aurkeztuko naiz Eskoriatzan.

Legazpiarra zara, baina, Debagoienarekin lotura baduzu.

Ingeniaritza ikasten aritu nintzen Arrasaten. Bertan ezagutu nuen emaztea. Aretxabaleta eta Eskoriatzan ere asko ibilia naiz. Egun, Oñatiko Ulma Polimeroko bazkidea naiz.

Berriro ikasketei heldu diezu.

Formazioa bukatu gabe zutenen aldeko apustua egin zuten Ulmak eta MCCk. Nik ingeniaritzako oinarria baneukan eta goi mailako modulua egitera animatu naiz.

Bi umeren aita zara.

Umeak jaio zirenetik emazteak eta biok lanaldi murrizketa dugu umeak zaintzeko. Bi seme-alaba ditugu: Iker 8 urtekoa eta Malen 4 urtekoa.

Sare sozialak erabiltzen dituzu?

Bai, Facebook-a eta Whatsapp-a. Baina gehien bat Whatsapp-a erabiltzen dut.

Whatsapp talderen bateko kide zara?

Bai, oso erosoa da. Orain, Irabazi-Ganemos ekimeneko Whatsapp taldea sortu dugu. Eskolako kideekin eta koadrilarekin ere badaukat taldea.

Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu?

Kirola. Txikitan igerian eta saskibaloian aritzen nintzen. Orain, denbora gutxi daukat eta korrika egiten dut. Udara partean urpekaritza gustuko dut.

Opariren bat egin beharko bazenu, ze oparituko zenuke?

Pertsonaren arabera egingo nuke oparia.

Zer eskaini diezaiokezu zure herriari?

Duintasuna, sen ona, gardentasuna eta jendearekiko gertutasuna.

Politikarako une egokia da?

Gure gizartea hobetu nahi duenarendako baietz uste dut.

Zure lagunek zer esan zizuten alkategai izango zinela esan zenienean?

Ez da erabaki erraza izan. Denetarik esaten dizute, baina, askok animatu naute.

Baduzu koadrilan zu beste busti den lagunik?

Bai, Legazpin baditut lagunak zinegotzi direnak eta agintaldia errepikatuko dutenak.

Eta, etxean? Zer esan dizute etxean?

Familia handia gara eta beti dago norbait politikan murgilduta. Etxean animatu egin naute eta babesa eskaini didate.

Kasu egiten diezu komunikabideei? Egunkaria, irratia, telebista ala internet?

Bai, bizi dugun krisi garai honetan adi egon beharra daukagu informazioei. Internet asko gustatzen zait, azkarra delako eta berehalakotasuna eskaintzen duelako. Irrati zalea ere banaiz, baina, orokorrean denak jarraitzen ditut.

Zure herrian, zer aldatuko zenuke bihar bertan, zure esku balego?

Lehenik eta behin udaletxeko teknikariekin eseriko nintzateke. Gizarte eta hirigintza arloen egoera zein den jakin eta ondoren proposamena egin ahal izateko.

Alkate izaten zarenean, zein da hartuko duzun lehenengo erabakia?

Bertako zinegotziekin bildu eta hitz egingo nuke aurrena.

Zure etxetik gertu zer dago egoera txarrean edo konpontzeko premia duena?

Intxaurtxuetan bizi naiz eta egunero-egunero ikusten dut nire leihotik etxebizitza baten eskeletoa. Horri amaiera emango nioke. Itxura txarra ematen dio Eskoriatzari. Etxebiden, 90 eskoriatzar daude izena emanda eta horiei etxebizitza soziala eskainiko nieke bertan.

GOIENA: http://goiena.eus/eskoriatza/1428676159822

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>